XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeure burua zaintzen Mediku zarrak.

Ondo lo egitea, danon ametsa da, baña zoritxarrez, asko ta asko dira, gero ta geiago dira, ondo lo egin eziñik, sendagaiak artu bearrean diranak.

Ez da ba arritzekoa, ikuspegi ezberdiñetatik aztertua izatea.

Gaur, sorginkeria dirudien zerbait dakargu, baña ez da ala; egi utsa baizik.

Ondo lo egiteko gogoan eduki bearreko oñarrietako bat, oearen kokaketa da.

Bear bezela ez egoteak, lo-nasketak eta okerrak ere sor ditzake.

Ipar-Ameriketan zer ez dago? ta an dituzten lo ondo egiteko ikastetxeetan egindako azterketak adierazten dutenez, oe-burua Ipar aldera edukitzeak, buru-muiñ, birika ta biotzaren lanak ondoen egiteko kokaketarik onena da.

Aurrez au esan bearra dago: azterketa oiek, lekuz aldatu zitezkeen oetan lagunak lotan jarri ta giza-soñean era guztietako tresna-neurtzaileak jarrita egin zirala.

Oe-burua Sortaldera edukitzeak, indarrak berritzeko egokia omen da.

Alderantziz gertatzen da sartaldera jarritakoan; au da-ba kokaketarik txarrena.

Ego aldera jartzea, ernagarri da ta Ipar-aldera berriz lasaigarri.

Ori naikoa ez dala, lur-azpiko ur-junak ere zer ikusteko ba-du, gizakiaren osasunarekin.

Al dala, etxea ez eraiki ur-junen baten gañean; sortzen diran magnetik indarrek, batez ere gelan bertan urrutizkin-gallua ta urrutikuskin-gallua daudenetan, osasunean eragin aundia izan dezakete; batzuren iritziz, min-bizia sortzeraño.

Bada ez bada ere-ba, bi tresna oiek lo-geletatik urrundu.

Laster udara garaiean gera eta laterri batzuetan andereñoek larru-azal txuria izaten alegindu arren, gure inguruetan geienek beltxaran agertu nai dute.

Ortik dator jendearen ondartzarako zaletasuna.

Eguzkiak odeiak zulatzen dituanarekin batera, millaka ta millaka lagun ondartzara bidean jartzen dira.

Baña eguzkiak ematen duan beltzatzea udara garaiean bakarrik ematen dualako ta bere eguzki-printzetan gizakien osasunerako kaltegarriak izan ditezkelako, eguzkirik gabe beltzarazten dituzten okenduak aspalditik sortuak daude ta baita gezurrezko eguzkiak ere.